Bestalde, martxoaren 25 eta 26an autodefentsa tailerra egingo dute Algortako Fadura kiroldegian, 17:00etatik 20:00etara. Ikastaroak 15 euro balio ditu eta hilaren 18a baino lehen izena eman beharko da. Horretarako: bfalgorta[abildua]gmail.com.
Martxoaren 8ko ekitaldien berri emateko, ondoko olerkia plazaratu du Algortako Bilgune Feministak:
Soka
Hari txiki bat bestearen atzetik eta elkarri loturiko jarrai bat da soka
Sokari heldu zioten, zenioten eta diogu.
Batzuk lehenago eta beste batzuk beranduago.
Aurretik heldutako emakume hoien sokari heldu.
Batzuetan tenteago eta beste batzuetan erlaxatuago egon den soka luzeari.
Momentu gogorretan tinko mantentzeko, tiratzeko haina indar bildu duen sokari.
Femismoari
Mundua ulertzeko moduaren helduleku eta nahi dugunera heltzeko akuilu.
Behin horri heldu eta bertan jarraitzen duzuelako
pixkanaka pixkanaka lotuta gaituzten kateak apurtuz goaz. Joan zineten.
askatzerik ez dagoelako. Sokaren parte bilakatzen zarelako.
Zuetaz ari gara, feministetaz.
Eskerrik asko, eta bada asko!
Horregatik garelako inkisizio, frankismo,... eta tradizionalismo gutxiago
Zuei esker garelako mari, borrokalari,... eta gu gehiago
FEMINISTON SOKARI EUTSI, SISTEMA ERAUTSI!
sokari gurekin tira, ez geratu begira!
Datorren Ostiralean 8etan Telletxen