Schams integrazio soziokulturalerako elkarte afro-arabiarrak zenbait ekitaldi antolatu ditu martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan. Gauzak horrela, ostegun honetan, hilak 7, “Los derechos de las mujeres en el Islam" hitzaldia eskainiko dute, 18:30ean, Villamonteko kultur etxean, Algortan. Toki berean, baina 19:00etan, “Potiche, mujeres al poder” filma egongo da ikusgai ostiralean; eta ondoren askaria egingo dute. Azkenik, larunbatean, hilak 9, “Beste kultura bat jantzi; elkar ezagutu ohiko jantzien bidez” lelopeko topaketa egingo dute. Hitzordua 18:00etan jarri dute, Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi-aretoan. Eta, besteak beste, “tearen zeremonia” egingo dute gozoekin, eta zozketak eta bestelako ustekabekoak ere izango dira. Larunbatean, gainera, haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da, horrela eskatzen duten emakumeek erabil dezaten. Argazkian, Getxo udalerrira heldutako hainbat etorkin / © Getxoko Udala.