Martxoaren 24ra bitartean, "Zuzeneko instanteak" musika argazki erakusketa
Korrika Kulturalaren egitarauaren barnean izango da ikusgai Euskal Herriko zortzi herrietan, tartean Algortan. Euskara eta musika uztartuko dituen ekimena da honakoa, non Musikazuzenean.com webguneko 20 argazkilariek ateratako 40 argazki ikusteaz gain, bestelako ekimenak ere izanen dira herri bakoitzean. Master Class saioak, Solasaldi musikatuak, kontzertu akustikoak... Bada, igandera arte, Villamonteko kultur etxean ikusgai egongo da erakusketa. Toki berean, 19:00etan, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak solasaldia eskainiko du gaur, asteazkena. Ostegunean, berriz, Izaki Gardenak taldeak kontzertua emango du, 19:00etan, Abian kultur elkartearen egoitzan. Eta amaitzeko, ostiralean, ZZ Blues Bandek emanaldia eskainiko du, 22:00etatik aurrera, The Piper`s taberna irlandarrean. Argazkian, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak hitzaldia emango du gaur Villamonten / cc-by-nc-nd
Igor Zalbidea.