Martxoaren 17ra arte dago "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-paper lehiaketan parte hartzeko aukera Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 7a, 12:22

Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-paper lehiaketa abiatu du gaur Getxo udalerrian; Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak lagunduta, eta Udalaren diru-laguntzaz. Aipatu ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Lehiaketa horretan Getxo udalerrian jaio, lan egin, ikasi edo bizi den pertsona orok parte hartu ahal izango du, partaide bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal dezakeela. Bertsoak martxoaren 17a baino lehen honako helbidera bidali beharko dira: Nire gorputza, Nire sexualitatea / bertsopaper lehiaketa / Medicusmundi Bizkaia / Begoñako Andra Mari kalea, 20 behea. 48006 Bilbo; edo educa.bizkaia[abildua]medicusmundi.es helbide elektronikora. Argazkian, Itxaso Paya Ruiz bertsolaria Balmasedan burututako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.

Lehiaketari bukaera emateko, apirilaren 12an sari-banaketa izango da, Algortako San Nikolas Ikastolan egingo den bertso-afarian. Oinarriak eta informazio gehiago: www.medicusmundi.es/bizkaia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun