Hilabete osoz jarduera feministak egingo dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 7a, 12:42

Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) eta Sopelako Asanblada Feministak indarrak batu dituzte martxoaren 8an hasi eta, hilabete osoan zehar, feminismoan oinarritutako hainbat ekintza desberdin antolatzeko. "Helburu desberdinek landuz, aspektu desberdinetan zentratuz eta leku desberdinetan kokatuta. Bai Sekeko gaztetxean, bai Kurtzio kultur etxean, baita udaletxeko plazan ere", azaldu dutenez. Tartean, badira bestelako ekintzak: Korrikaren aurkezpena, sukaldaritza tailerra, kuadrilen arteko pintxo dastaketa... Besteak beste, bihar, Emakumeen Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa egingo dute 20:00etan, udaletxeko plazan. Hilaren 14an, berriz, "Zoru pelbiko femeninoaren aurkikuntza" izeneko jarduera izango da. Hitzordua 19:30ean jarri dute Kurtzion. Bestalde, 15ean, "Euskal Herriko mugimendu feminista argazkien bidez" lelopeko hitzaldia izango da.

Hilabete osoko egitaraua:

sopela-emakumea-kartela
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun