Uribe Kosta eta Erandioko herritarrek kaleak hartuko dituzte biharko Emakumeen Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 7a, 13:45

Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, biharko, elkarretaratze ugari deitu dituzte Uribe Kosta eta Erandioko emakumeen elkarte, administrazio publiko zein eragile feministek. Besteak beste, Erandioko eta Astrabuduako emakumeen elkarteek azken herri horretara arteko martxa egingo dute 12:00etan, udaletxe aurretik, Irailaren 23a plazatik abiatuta. Andrak elkarteak ordu berean jarri du batzeko ordua Leioako Bulebarrean. Arratsaldera helduta, Algortan, manifestazio batek zeharkatuko ditu kaleak, Bilgune Feministak deituta. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Ondoren, ekitaldia egingo dute Txiki-Otaegi plazan; eta amaitzeko, dantza-pintxo-poteoa Algortan zehar. Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak ere martxa deitu du, Santa Eugenia plazatik abiatuta, 20:00etan. Leioako Bilgune Feministak zein Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) eta Sopelako Asanblada Feministak kontzentrazio bana egingo dute ordu berean, hurrenez hurren, Bulebarrean eta Sopelako udaletxe aurrean. Hala ere, leioaztarrek antolatu duten argazki lehiaketaren lanak arratsalde guztian egongo dira ikusgai aipatu lekuan. Bertan egingo dute sari banaketa. Eta egunari amaiera emateko, 20:30etik aurrera, poteo musikatua izango da Leioako kaleetan zehar. Argazkian, martxoaren 8ko manifestazio bat Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun