"Eman euskara elkarri" lelopean, datorren martxoaren 14an abiatuko da Andoainetik Korrika 18, hamaika egunez Euskal Herria zeharkatu ondoren hilaren 24an Baionan amaitzeko. Gurean, Erandio udalerritik birritan igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik helduko da 17:10 pasatxo Asuara, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35 inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro Erandion (Altzagan) sartu 12:15ean itsasadarra zeharkatuta eta Leioa, Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35 inguruan joango zaigu, Laukizera bidean.
Bitartean, guzti horren berri emateko hamaika ekimen izango dira eskualdean. Hona hemen bildutako batzuk:
Martxoak 8, ostirala
Egun osoan "Zuzeneko instanteak" musika argazki erakusketa. Musikazuzenean.com webguneko 20 argazkilariek ateratako 40 argazki.
Arratsean Korrikaren aldeko diru-bilketa, Erandio Landan.
22:00 ZZ Blues Band taldearen kontzertua, Algortako The Piper`s taberna irlandarrean.
Martxoak 9, larunbata
Egun osoan "Zuzeneko instanteak" musika argazki erakusketa. Musikazuzenean.com webguneko 20 argazkilariek ateratako 40 argazki.
10:00 Pintxo poteo maratoia Txorierrin zehar. Erandiotik Larrabetzuraino autobus bat izango da (izena emateko epea pasa da). Horrek Txorierriko herri ezberdinetatik ezarritako ordutegian geldialdiak egingo ditu pintxo poteoa egiteko. Korrika petoa eramatea eskatzen da.
12:00 Korrika materialaren salmenta, Berangoko frontoian.
12:00 Korrikaren aldeko diru-bilketa, Astrabuduan.
12:30 Korrikaren aurkezpena Sopelan, udaletxeko plazan. Besteak beste, txalaparta, trikitilariak, bertsolariak, arropa salmenta eta pintxoak egongo dira. Horrez gain, goizean zehar diru-bilketa egingo dute.
Martxoak 10, igandea
Arropa salmenta izango da, umeen partidekin batera, Berangoko Iturriaga futbol zelaian.
Egun osoan, Korrikaren aldeko diru-bilketa, Leioan.
12:00 Korrikaren aldeko diru-bilketa, Erandioko Altzaga auzoan. Ibarra kalean 12:00etan lotu dira, lagundu nahi izanez gero.
17:00 Umeentzako tailerrak, Plentziako Eliz plazan.
19:00 Helduentzako antzerkia, Plentziako Eliz plazan.
21:00 Luncha, Plentziako Gurea tabernan.
Martxoak 12, asteartea
20:00 "Publikoari Gorroto" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean, sarrera doan.
Martxoak 13, asteazkena
19:30 Korrikaren aurkezpena, Leioako Lamia AEK euskaltegian.
19:30 Bertso-Korrika, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Bertsolariak: Jone Uria, Imanol Uria, Pello Etxebarria eta Gabi Basañez. Gai-jartzailea: Beñat Vidal.
Martxoak 14, osteguna
17:00 Brindisa eta propaganda festa, Leioako Bulebarrean.
Martxoak 17, igandea
12:00 Umeen pilota partidak, txistorra-jana eta trikitia eta alboka musika, Berangoko frontoian.
Martxoak 19, asteartea
20:00 "Pisukideak" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean, sarrera doan.
Martxoak 21, osteguna
21:00 Propaganda jai herrikoia eta kilometroak margotzea, Leioako Lamia AEK euskaltegitik abiatuta.
Martxoak 22, ostirala
Korrika Eguna Leioan
10:15 Korrika Txikia, Askartzan hasita.
13:00 Korrika Leioan. Metro geltokitik helduko da.
17:00 Umeentzako jolasak Euskal Etxeen plazan.
20:00 Kantu poteoa Xcareten hasita.
22:00 Kantu afaria Txomin Aresti eskolan.