Itsas kantak izango dira entzungai bihar Erandion

Mendibaiarte abesbatzak antolatuta, Erandioko Habanera Jaialdiaren hamargarren edizioa ospatuko dute larunbat honetan, martxoak 9. Hitzordua iluntzeko 8etan jarri dute, Altzaga kiroldegian. Mendibaiarterekin batera, Gorlizko Lirain eta Bilboko San Antonio de Iralabarri koruek parte hartuko dute emanaldian. Sartzeko gonbidapena eskuratu beharko da udaletxean kokatutako Kultura Sailean, Irailaren 23a plazan; edo bestela, kontzertua hasi eta ordu bat lehenago, Altzagako kiroldegian bertan. Udal iturriek adierazi dutenez, tokiak mugatuak dira. Argazkian, Erandio beti izan da itsasadarrera begira. Horren adibide, Altzagako gasolinoa / © Bizkaiko Foru Aldundia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun