Ernai Ezker Abertzaleko gazte antolakunde sortu berriak deituta, Plentzia eta Gorliz mailako kontzentrazioa izango da gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Hitzordua iluntzeko 8:30ean jarri dute, Eleiz plaza gorliztarrean, "Patriarkatua suntsitu" lelopean. Bitartean, gogoratu, Algortan, manifestazio batek zeharkatuko dituela kaleak, Bilgune Feministak deituta. Hitzordua 20:00etan jarri dute Telletxe plazan. Ondoren, ekitaldia egingo dute Txiki-Otaegi plazan; eta amaitzeko, dantza-pintxo-poteoa Algortan zehar. Itzubaltzetako Emakumeen Asanbladak ere martxa deitu du, Santa Eugenia plazatik abiatuta, 20:00etan. Leioako Bilgune Feministak zein Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) eta Sopelako Asanblada Feministak kontzentrazio bana egingo dute ordu berean, hurrenez hurren, Bulebarrean eta Sopelako udaletxe aurrean. Hala ere, leioaztarrek antolatu duten argazki lehiaketaren lanak arratsalde guztian egongo dira ikusgai aipatu lekuan. Bertan egingo dute sari banaketa. Eta egunari amaiera emateko, 20:30etik aurrera, poteo musikatua izango da Leioako kaleetan zehar. Argazkian, Plentziako Zubi Zuri parean jarritako pankarta / cc-by Plentzia eta Gorlizko Bildu.