Iñaki Saez futbol topaketak Aste Santuan izango dira aurten Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 8a, 14:08

Beste urte batez, 4 eta 12 urte arteko neska-mutilei zuzendutako Iñaki Saez futbol topaketak antolatu ditu Leioa Kirol Elkarteak. Aurretik udan izan badira ere, aureten Aste Santuan egitea erabaki dute. Bertan, futbolari gazteek euren jokoa hobetzeko eta kirol horren inguruko hainbat ariketa egiteko aukera izango dute, beti ere euskara ardatza izanik. Parte hartzaileak bi taldeetan banatuta egongo dira: lehenengoak martxoaren 25etik 27ra arte izango ditu topaketak; eta bigarrenak apirilaren 2tik 5era arte. Antolatzaileek jakinarazi dutenez hainbat zonaldetatik abiatuko den autobus zerbitzua ere egongo da, hala nola, Uribe Kosta, Txorierri, Ezkerraldea eta Bilbotik. Topaketen helburu nagusiak ondokoak dira: jokoaren interpretazioa hobetzea, gaitasun taktikoak eta teknikoak hobetzea, eta euskararen erabilera sustatzea, besteak beste. Bertan parte hartzeko, leioacampus[abildua]gmail.com helbide elektronikora bidal daiteke mezua edo 675 533 528 telefono zenbakira deitu. Argazkian, Javi Martinez Athleticeko jokalari izandakoa 2011n topaketetan parte hartu zuten neska-mutilekin / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun