Ostiral honetan, martxoak 8, nagusiei zuzendutako antzerkia izango da
Kultur Leioan. Bambalina Teatre Practicable konpainia valentziarrak “Carmen” bere antzezlana aurkeztuko du, 20:30ean, tokiko entzungelan. Dantza, umorea, onomatopeiak, keinuak, begirada, zuzeneko musika… horiek izan dira Meriméeren klasikoa egokitzeko erabili diren osagaiak. Lana objektu eta txotxongiloekin (gorpuzdunak, benetako espresioekin) uztartzen da, baita aktoreen lan bikainarekin ere. Sarrera 12 eurotan egongo da. Hala ere, gaur martxoaren 8a izanik, beherapena prestatu dute: "emakumea bazara eta antzerkia gustuko baduzu, aukera bikaina duzu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Kultur Leioak bat egin nahi du egun honen ospakizunarekin, eta %25eko deskontua eskaintzen dizu Bambalina Teatre Practicableren “Carmen” ikuskizunerako sarreran", adierazi dutenez. Bestalde, igande honetan, Kantika Koralak "Vampirábile" proiektu berria aurkeztuko du Karmina Silec zuzendari ospetsuaren zuzendaritzapean. Bi saio izango dira: bata 18:00etan eta bestea 20:00etan. Biak ala biak Kultur Leioan. Argazkian, "Carmen" antzezlana / © Leioako Udala.