Bitartean, ugalduz doaz euskararen aldeko lasterketaren berri emateko ekintzak Uribe Kosta eta Erandion. Besteak beste, gaur, ostirala, ZZ Blues Band taldeak kontzertua eskainiko du, 22:00etatik aurrera, Algortako The Piper`s taberna irlandarrean. Bihar, berriz, materialaren salmenta egingo dute 12:00etatik aurrera, Berangoko frontoian. Eta igandean arropa salmenta izango da, umeen partidekin batera, Iturriaga futbol zelaian. Bitartean, Erandion asteburu honetan egingo dute Korrikaren aldeko diru-bilketa: ostiral arratsaldez Erandio Landan, larunbat eguerdian Astrabuduan; eta igandean Altzagan (Ibarra kalean 12:00etan lotu dira, lagundu nahi izanez gero). Sopelara salto eginez, bihar egingo dute euskararen aldeko lasterketaren aurkezpena 12:30ean, udaletxeko plazan. Besteak beste, txalaparta, trikitilariak, bertsolariak, arropa salmenta eta pintxoak egongo dira. Horrez gain, goizean zehar diru-bilketa egingo dute. Azkenik, Plentzian, umeentzako tailerrak (17:00) eta helduentzako antzerkia (19:00) egongo dira, igandean, Elizako plazan; baita luncha ere.
Orain arte bildutako ekitaldiak:
Martxoak 8, ostirala
Egun osoan "Zuzeneko instanteak" musika argazki erakusketa. Musikazuzenean.com webguneko 20 argazkilariek ateratako 40 argazki.
Arratsean Korrikaren aldeko diru-bilketa, Erandio Landan.
22:00 ZZ Blues Band taldearen kontzertua, Algortako The Piper`s taberna irlandarrean.
Martxoak 9, larunbata
Egun osoan "Zuzeneko instanteak" musika argazki erakusketa. Musikazuzenean.com webguneko 20 argazkilariek ateratako 40 argazki.
10:00 Pintxo poteo maratoia Txorierrin zehar. Erandiotik Larrabetzuraino autobus bat izango da (izena emateko epea pasa da). Horrek Txorierriko herri ezberdinetatik ezarritako ordutegian geldialdiak egingo ditu pintxo poteoa egiteko. Korrika petoa eramatea eskatzen da.
12:00 Korrika materialaren salmenta, Berangoko frontoian.
12:00 Korrikaren aldeko diru-bilketa, Astrabuduan.
12:30 Korrikaren aurkezpena Sopelan, udaletxeko plazan. Besteak beste, txalaparta, trikitilariak, bertsolariak, arropa salmenta eta pintxoak egongo dira. Horrez gain, goizean zehar diru-bilketa egingo dute.
Martxoak 10, igandea
Arropa salmenta izango da, umeen partidekin batera, Berangoko Iturriaga futbol zelaian.
Egun osoan, Korrikaren aldeko diru-bilketa, Leioan.
12:00 Korrikaren aldeko diru-bilketa, Erandioko Altzaga auzoan. Ibarra kalean 12:00etan lotu dira, lagundu nahi izanez gero.
17:00 Umeentzako tailerrak, Plentziako Eliz plazan.
19:00 Helduentzako antzerkia, Plentziako Eliz plazan.
21:00 Luncha, Plentziako Gurea tabernan.
Martxoak 12, asteartea
20:00 "Publikoari Gorroto" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean, sarrera doan.
Martxoak 13, asteazkena
19:30 Korrikaren aurkezpena, Leioako Lamia AEK euskaltegian.
19:30 Bertso-Korrika, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Bertsolariak: Jone Uria, Imanol Uria, Pello Etxebarria eta Gabi Basañez. Gai-jartzailea: Beñat Vidal.
Martxoak 14, osteguna
17:00 Brindisa eta propaganda festa, Leioako Bulebarrean.
Martxoak 16, larunbata
Korrikaren hasiera ospatzeko afaria Erandio Landako Dandaka tabernan. Izena emateko ondoko helbide elektronikora bidali beharko da mezua, ahalik eta lasterren: berbots[abildua]gmail.com.
Martxoak 17, igandea
12:00 Umeen pilota partidak, txistorra-jana eta trikitia eta alboka musika, Berangoko frontoian.
Martxoak 19, asteartea
20:00 "Pisukideak" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean, sarrera doan.
Martxoak 21, osteguna
21:00 Propaganda jai herrikoia eta kilometroak margotzea, Leioako Lamia AEK euskaltegitik abiatuta.
Martxoak 22, ostirala
Korrika Eguna Leioan
10:15 Korrika Txikia, Askartzan hasita.
13:00 Korrika Leioan. Metro geltokitik helduko da.
17:00 Umeentzako jolasak Euskal Etxeen plazan.
20:00 Kantu poteoa Xcareten hasita.
22:00 Kantu afaria Txomin Aresti eskolan.