Getxoko udaltzainek atzo, igande goizaldean, Bilbon etxebizitza duen 30 urteko gizon bat atxilotu zuten, genero indarkeriaren delitua egitea egotzita. 01:05ak aldera, Algorta zaintzen ari zen tokiko polizia patruila bati jakinarazi zioten Koordinazio Zentrotik gizonezko bat emakume bat jotzen ari zela, Bolue eta Villaondoeta kaleen artean, udal iturriek zabaldu dutenez. Bertaratu ziren udaltzainek egiaztatu zuten gizon bat emakume bat jipoitzen ari zela, gaineratu dutenez. Bikotea banandu ondoren, emakumeak bekokia handituta zuela ikusi zuten, ustez gizonak eraginda eta horregatik Gurutzetako erietxera eraman zuten, han sendatzeko. Gizonak adierazi zuen duela urte batez geroztik bikotea direla. Poliziak atxilotu zuen eta epailearen esku utzi zuen. Argazkian, María Montserrat Marigó antsoaindarraren erailketa salatzeko kontzentrazioa otsailaren hasieran Algortan.