Bi gazte atxilotu dituzte Negurin egiten ari diren txalet batean lapurtzen saiatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 11a, 19:29

Ertzaintzak 22 urteko bin gizonezko atxilotu zituen atzo arratsaldean Negurin, eraikitzen ari diren familia bakarreko etxebizitza batean lapurtzen saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, lekuko baten abisua jaso zuen polizia autonomikoak, 17:20 aldera, bi lagunek etxe inguruaren dagoen horma gainetik salto egin eta barrura sartzen ahalegintzen ari zirela esanez. Bertara hurbildutako ertzain-patruila batek finka ingurua arakatu eta garajea egingo duten tokian ezkutatuta aurki zituen ustezko lapurrak. Gauzak horrela, atxilotu eta hurrengo orduetan aurkeztu beharko dira epailearen aurrean. Beste alde batetik, Ertzaintzak 22 urteko beste gazte bat atxilotu zuen ostiral gauean, Erandioko komisaria zaharrera sartu eta sua egin ostean, "El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun