Urdulizko ospitalea ez omen dute aurtengo udaberrian zabalduko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 11a, 19:47

"Obrek aurreko Osasun Sailak zehaztutako daten barruan jarraitzen duten arren", ez dute PSE-EEren menpe zegoen Eusko Jaurlaritzak esandako egunean inauguratuko Urdulizko Marusas auzoan eraikitzen ari diren Alfredo Espinosa ospitalea, SER irrati kateak zabaldu duenez. Radio Bilbaok kontsultatutako iturriak aipatuz, inaugurazioa urte bete ere atzeratu daitekeela zehaztu du hedabide espainolak. Hartara, aurtengo udaberrian zabaldu beharrean, 2014koan zabalduko lituzke ateak osasun zentro berriak. "Hala ere, baieztatu dutenez lanen erritmoaren arabera izango da hori", aipatu du SER irratiak. Egun, ospitalaren hiru solairutako egitura eginda dago jada. Barrualdea eta ekipamenduak osatzea falta da. Argazkian, Urdulizko ospitaleko lanetan Bizkaiko Eraikuntzako hitzarmena errespetatzea exijitu zuen azaroaren 15ean, Patxi Lopez Lehendakaria bertan zela, izena jartzen ari ziotela / cc-by Eskumaldeko ELA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun