
Eusko Jaurlaritzaren
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du etzi, hilak 13, elurragatik.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenen arabera, bihar bertan, arratsalde-gau partetik aurrera Eskandinaviatik datorren aire hotzeko masa polar batek goitik behera aldatuko du azken egunetan izan dugun eguraldia. Masa horren ondorioz, prezipitazioak izango dira eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira. Hala, prezipitazioak elur formakoak izango dira eguerditik aurrera mila metrotik gora, eta, eguneko azken orduetan, 300-500 metrotik gora. Euskalmeten arabera, ipar-haizea indartsu ibiliko da, batez ere, asteazkenean. Horrek hotz-sentsazioa areagotuko du. Asteazken eta ostegunean, gehienezko tenperaturak 5 eta 10 graduren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 5 gradu inguruan barnealdean. Gutxieneko tenperatutak, berriz, 0 eta 5 gradu ingurukoak izango dira kostaldean, eta 0-tik beherakoak, barnealdean. Hotza eta elurra bizpahiru egunez izango dira, eta ostiralean hasiko da pixkanaka arintzen. Argibide gehiagorako, kontsultatu
UKBERRI.NETeko eguraldi zerbitzua. Argazkia: cc-by-sa
karrikas.