Bizkaiko Foru Aldundiak eta
Getxo Kirolak udal erakundeak pertsona nagusiei zuzenduriko hitzaldia eskainiko dute ostegun honetan, martxoak 14, gorputz ariketak egitearen garrantziaren inguruan. Hitzordua 10:30ean jarri dute, Algortako Fadura kiroldegiko areto nagusian. Topaketan langile tekniko eta kirol medikuntzako adituek adinari egokituriko gorputz ariketak egitearen abantaila handiak azalduko dituzte, udal iturri getxoztarrek adierazi dutenez. Gainera, jarduera fisiko osasuntsuaren errutina erraz bat aurrera eramateko gakoak azalduko dituzte. Hitzaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirola Osasunaren Bidea kontzientziazio programaren barruan dago. Egitasmo hori, orain arte, lurraldeko 40 udalerritan aurkeztu da eta 1.500 pertsona inguruk parte hartu du bertan. Argazkian, hainbat adineko kirola egiten Larrabetzuko nagusien jaian / cc-by-nc
Larrabetzutik.org.