Unibertsitateko hainbat alorretako hamahiru langilek deklaratu dute gaur, Bilboko epaitegian,
Jose Enrique Antolin Iria eta Xabier Aierdi Urraza EHUko irakasleen kontrako epaiketan.
Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez, guztiek esan dute akusatuak ohiko prozedura erabilita aritu zirela Belen Gonzalez Peñalva eta Angel Maria Lete deportatu politikoak formatu eta aztertzeko garaian. Ziurtatu dute bi akusatuek bezala jokatuko luketela haien tutore izatea egokituko balitzaie. Lekuko gisa aritu direnen artean izan dira, besteak beste, Iñaki Goirizelaia errektorea, Pello Salaburu errektore ohia, Imanol Zubero, Jose Manuel Castels, Josu Txueka, Alfonso Unzeta eta Mikel Urkijo irakasleak, EHUko Idazkaritzako arduradunak eta zerbitzu juridikokoak. Bihar azalduko dituzte ondorioak alde guztiek, eta akusatuei azken hitzak esateko aukera eman ondoren bukatuko da epaiketa. Argazkian, besteak beste, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak deklaratun du gaurko saioan.