Munduko Kopa irabazi du Jon Santacana eskiatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 12a, 19:45

Izatez donostiarra, baina Getxo udalerrian bizi den Jon Santacanak eski egokituko Munduko Kopa irabazi du, Eitb.com agerkari digitalak zabaldu duenez. Sochin (Errusia) jokatu da Munduko Kopako azken proba, eta Santacana izendatu da txapeldun. Eskiatzailea Miguel Galindok lagunduta egon da. Ivan Frantsev errusiarrarekiko sei puntuko desabantailarekin iritsi zen Santacana azken probara, baina jaistiera bietan garaile atera zen, eta hirugarren postua lortu zuen eslalonean. Ondorioz, sailkapeneko lehen postua eskuratu zuen 820 punturekin. Santacanaren atzetik Jakub Krako eslobakiarrak bukatu du bigarren postuan (653 puntu), eta Frantsev izan da hirugarren, 646 punturekin. Argazkian, Jon Santacana beste proba batean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun