Getxoko Lehenengo Instantzia eta Instrukziozko laugarren Epaitegiak agindu du, dibortzio prozesuaren ebazpenean jasotzen denez, emakume bat ezkontza-egoitzatik ateratzea eskatzen dion epaia betearaztea. Senarra udal jabetzako (lan eskubideengatik) Algortako Zabala kaleko 3B atariko etxebizitza batean bizi da eta epaileak bera eta bion alaba horretan geratzea erabaki du. "Beraz, esan, ez dela etxe-hustea, baizik eta dibortzio epaia baten betearazpena", udal iturriek adierazi dutenez. "Getxoko Udala 2001.urteaz geroztik ari da lanean emakume horrekin bere arazo pertsonal eta familiarrerako irtenbidea aurkitzeko, bere bitartekaritza behar duten antzeko kasuetan egiten duen bezala. Ildo horretan, Udalak bere egoera pertsonalerako konponbide posibleak bilatzen segitzen du. Gai pertsonala eta familiarra denez, Getxoko Udalak familia horren intimitatea eta familiarra errespetatzea eskatzen du", gaineratu dute tokiko arduradunek. Hala ere, ez dira gutxi izan, etxe-kaleratzea egongo zela sakeleko telefonoan mezua jaso eta gero, bertaraino gerturatu diren lagunak. Gauzak ateratzen ere lagundu diote emakumeari. Argazkian, emakumearen ondasunak kale gorrian.