Gaur, 17:00etan, Kultur Leioako prentsa-aretoan (4.solairua), 2 eta 6 urte arteko umeen familientzako hazkuntza eta heziketari buruzko on-line ikastaroa aurkeztuko dute. Kurtsoan parte hartzeko 59 euro ordaindu behar dira. Hala ere, ikastaroaren aurkezpenerako sarrera librea da; gero, behin informatuta, nahi duena matrikulatuko da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Leioako Udaleko Hezkuntza Arloak adin horretako umeen hazkuntzan eta heziketan laguntza eman nahi die familiei. Ikastaroek bi saio presentzial dituzte, bat gaur, martxoak 13, eta bestea ekainaren 12an. Gainontzeko orduak ordenagailuaren bidez egiten dira. Argazkian, Algortako Larrañazubi Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeko ikasle eta irakasleak, artxiboko irudian / © Eusko Jaurlaritza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!