Udal proposamena da diru laguntza horiek aukeratutako herrialde txiro hauetako emakume eta gizonei on gehien egiten dioten proiektuetara bideratzea, adierazi dute tokiko iturriek. "Horregatik, diru laguntzak ematerakoan kalitate teknikoa, eta azken helburuarekin koherenteak diren proiektuak lehenetsi dira txirotasunaren kontra egiteko. Aukeratutako proiektuok genero berdintasuna bermatzen dute, parte-hartzea eta antolakuntza, errespetua eta giza eskubideen promozioa zein ingurumen jasangarritasuna", azaldu dutenez. Emakumeen jabekuntza bermatzen dituzten proiektuak baloratu dira batez ere.
Honako hauen daude diru-laguntza jasoko dutenen artean:
- Zabalketa (Peru): 15.000,00 euro.
Amuarrainen elaborazioan prestatzea bertako gazteak.
- Fundación Vicente Ferrer (India): 15.000,00 euro.
Anantapurreko 39 nekazari familien egoera sozioekonomikoa hobetzeko.
- Itaka (India): 15.000,00 euro.
Kamda-ko “Calasanz Asharm” eskola eta lehen hezkuntzako barnetegian ura eta saneamendua bermatzeko.
- Circulo Solidario Euskadi (Peru): 14.998,66 euro.
Huanchaco barrutiaren II Fasea. Victor Raul Haya de la Torre ikastetxearen garapena sustatzea.
- Asociación Manos de Acción Solidaria (Ekuatore Ginea): 15.000,00 euro.
Ekuatore Ginean osasuna eta hezkuntza bermatzeko .