Herrira mugimenduak elkartasuna eta babesa helarazi die egun hauetan Bilbon epaituak izan diren Jose Enrique Antolin Iria eta Xabier Aierdi Urraza EHUko irakasleei. 1992/1993 eta 2001/2002 ikasturteetan, Dominikar Errepublikan zen Belen Gonzalez Peñalvari eta Cabo Verden zendutako Angel Lete Etxaniz deportatu politikoei unibertsitatean ikasten uzteagatik, prebarikazio delitua leporatzen diete biei. Bada, epaiketa "inolako zentzurik ez" dueta eta "denboraz kanpokoa eta, oinarrizko eskubideen erresperuaren ikuspegitik, ulertezina" dela adierazi du Herrirak. "Euskal preso, errefuxiatu eta deportatu politikoen eskubideak errespetatuak izan behar dira, horien artean ikasteko eskubidea noski", aldarrikatu du eragileak. Horri jarraiki, epaiketa hau bertan bera geratu zein irakasleak absolbitzea eskatu du. "Herrira mugimenduarentzat, guzti honekin amaitu eta aurrera egiteko errezetarik onena euskal presoen eskubideak errespetatu eta konponbidea eta bakea eraikitzea da", amaitu duenez. Bitartean, gaur bukatu da epaiketaren ahozko saioa. Irakasle bakoitzarentzat, lan-egiteko edo kargu publiko bat betetzeko 8 urteko inhabilitazioa eskaerari eutsi dio gaurko saioan fiskalak. AVT eta Voces Contra el Terrorismo elkarteek, zeinak akusazio partikular gisa ari diren, berriz, bederatzina urtekoa eskatzen dute. Argazkian, ikasle presoen aldeko mobilizazioa Leioa eta Erandioko campusean.