Emakume baserritarrek egindako lanaz arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 14a, 16:38

Gaur, osteguna, "Las mujeres baserritarras: incidencia política y soberanía alimentaria" izenburuko liburua aurkeztuko dute, Eztabaida Guneak antolatutako solasaldian. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Algortako Villamonte plazako A4 zenbakiko lokalean. Leticia Urretabizkaia eta Isabel de Gonzalo aipatu lanaren egileek parte hartuko dute hitzaldian. "Emakume baserritarren azterketa zehatza" egiten du liburuak. Izan ere, idazleen ustez, "historikoki ikustezin egin eta diskriminatuak" izan dira emakume baserritarrak. "Ez dugu jarraitu nekazaritzan zein agroekologiari buruzko baloreen transmisioan jokatu duten paper garrantzitsua aintzat hartu gabe", gaineratu dutenez. Argazkian, 2011ko irailaren 29an estreinatu zuten Eztabaida Gune Antiautoritarioaren Villamonte plazako lokala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun