"Esne sektoreak bizi duen krisia ulertzera emateko" asmoz, "merkatu gardela" izeneko ekimena egingo du larunbat honetan, Sopelan,
Esnetik kooperatibak. Hitzordua 11:00etatik 15:00etara jarri dute udaletxeko plazan. Esnetik irabazi asmorik gabeko esnekien ekoizpen eta kontsumorako kooperatiba misto bat da. "Gure helburua, baserrietako lana duin bihurtuz eta natura errespetatuz, kalitatezkoak, osasungarriak eta eskuragarriak diren elikagaiekin, etikaren bitartez bideratutako ekintza bat sortzea da. Era berean, Euskal Herriko nekazal eta baserri ohiturak eta kultura sustatuz. Horretarako, gardentasunez eta gure bazkideen parte-hartze aktiboa indartuz, pertsona ekoizle eta kontsumitzaileekin harreman zuzena, tokian tokikoa eta elkarbanakako konfiantzan oinarritua ezarri nahi dugu", azaldu dute arduradunek. Argazkia: cc-by-sa
Goiena.net.