Lekukoa hartzeko datorren asteburura arte itxaron beharko dute eskualdeko euskaltzaleek. Erandio udalerritik birritan igaroko da Korrika. Batetik, martxoaren 21ean, osteguna, Sondikatik helduko da 17:10 pasatxo Asuara, San Inazio (Bilbo) aldera egiteko 17:35 inguruan. Hurrengo egunean, hilaren 22an, ostiralarekin, berriro Erandion (Altzagan) sartu 12:15ean itsasadarra zeharkatuta eta Leioa, Itzubaltzeta / Romo, Algorta, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak. 17:35 inguruan joango zaigu, Laukizera bidean. Bitartean, egongo da zer ospatu gurean. Besteak beste, bihar, brindisa eta propaganda festa izango dira Leioako Bulebarrean, 17:00etan. Argazkian, Korrika 17, 2011n, eskualdean barrena.
Hona hemen bildutako ekitaldietako batzuk:
Martxoak 15, ostirala, Erandio
20:00 Kantagunea, Altzagako La Plaza tabernatik abiatuta. Eraman zure petoa jantzita, eta oraindik ez baduzu, erosteko aukera izango duzu.
Martxoak 15, ostirala, Itzubaltzeta / Romo
20:00 Bertso-poteoa, Baste tabernatik abiatuta. Bertsolariak: Arrate Illaro eta Imanol Uria ALBEko kideak.
Martxoak 16, larunbata, Erandio
Korrikaren hasiera ospatzeko afaria Erandio Landako Dandaka tabernan. Izena emateko ondoko helbide elektronikora bidali beharko da mezua, ahalik eta lasterren: berbots[abildua]gmail.com.
Martxoak 17, igandea, Berango
12:00 Umeen pilota partidak, txistorra-jana eta trikitia eta alboka musika, frontoian.
Martxoak 19, asteartea, Erandio
20:00 "Pisukideak" antzezlana, Altzagako azoka zaharrean, sarrera doan.
Martxoak 21, osteguna, Erandio
21:00 Kilometroak margotzea.
Martxoak 21, osteguna, Leioa
21:00 Propaganda jai herrikoia eta kilometroak margotzea, Lamia AEK euskaltegitik abiatuta.
Martxoak 22, ostirala, Erandio
09:30 Herria apaintzea.
Martxoak 22, ostirala, Leioa
Korrika Eguna
10:15 Korrika Txikia, Askartzan hasita.
13:00 Korrika Leioan. Metro geltokitik helduko da.
17:00 Umeentzako jolasak Euskal Etxeen plazan.
20:00 Kantu poteoa Xcareten hasita.
22:00 Kantu afaria Txomin Aresti eskolan.
Korrikaren ordutegiak Uribe Kosta eta Erandion:
Martxoak 21, osteguna
Erandio (Asua) 17:13
Martxoak 22, ostirala
Erandio (Altzaga) 12:15
Leioa 13:01
Erromo 13:33
Algorta 14:00
Berango 14:55
Sopela 15:16
Barrika 15:54
Plentzia 16:18
Gorliz 16:42
Urduliz 17:15