Anjel Figueroa Fernandez euskal preso politikoa hil egin da,
Algortako Herrira bilguneak bere gertukoen ahotik baieztatu ahal izan duenez. Gaineratu dutenez, gehiago jakin ahala eman dute horren berri. Bitartean, gatibu algortarraren senide eta lagunei dolumin eta berotasun sentituenak helarazi dizkie preso eta iheslari politikoen aldeko tokiko eragileak, une latz hauetan. Gaixotasun larri eta sendaezina zuen Figueroa. Langraizko espetxetik atera eta etxera eraman zuten 2008ko azaroaren 12an, bertan zigorra bete zezan. Algortako semea 1994ko urriaren 25ean atxilotu zuten Areetako Bizkaiko Zubiko plazan, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarra, Andoni Muñoz urduliztarra eta Algortako Iñigo Otazua "Oti" algortarrarekin batera. Ekintzarik burutu ez zuen Lanbroa komandoko kideak izatea leporatu zieten lauei, 30 urteko zigorra ezarriz. Argazkian, Figueroa aska zezaten ekimen ugari egin zituen
Anjel kalera! herri ekimena, presoa etxera ekarri aurretik.