Auzolanaren defendatzaile sutsua zen ere, gure Anjel. Sarritan entzun diogu sasoi bateko Euskal Herriko auzolana hura, asanblearioa, hitza guztiei zabalik, lana denon artean egitekoa...
Anjel zirikatzaile eta ironikoa zen. "Kartzelero" deitu zion kartzelero bateri, auzitara jo eta irabazi egin zuen, etsaiaren terrenoan ere "kartzelero" deitzeko eskubidea. Hortik aurrera esaten omen zion "ez baduzu nahi kartzelero deitzerik utzi zure kartzelan lan egiteari".
Txikiaren maitale eta erreibindikatzailea zen Anjel. Kalera ateratako bere lanetako batean, mugimendu independentistaren hausnarketa kritikoa egiten zuen, hirietan ematen diren harremanak oso zailak zirela eta benetako iraultza bat egiteko. Herri txikietatik hasi beharra zegoela esan egin zuen, batean edo bestean.
Militantea zen Anjel. Gorputz eta arimez. Horregatik hartu zuen hartu zuen konpromisoa. Militanteok ditugu, gure ibilian irabazi eta galerak, garaipenak eta derrotak, kolektiboak eta indibidualak. Baina, bene-benetan, bere errotik sentitzen zuen, pentsatzen zuen itotzen gaituen gizarte hau aldatu eta libre, euskaldun, sozialista bat eraiki beharrean gaudela.
Bakarrik sentitu omen izan da Anjel, azken sasoietan. Hala esan dosku familiak, eta hala esan omen du berak ere. Ikas dezagun horretatik, babes dezagun gure burua, maita gaitezen beharra dugunean, hitz egin dezagun, tartea hartu beste barik egoteko, filosofatzeko, batera izateko, kide sentitzeko. Ez dugu ahaztu behar heriotza hau espetxe politika hiltzaile baten ondorio zuzena dela. Bere amama hil zuen espetxe politikaren ankerkeria berak areagotu zuen Anjelen gaixotasuna, zoritxarrez denok bildu gaituen egoerara eraman duen arte.
Betira arte Anjel. Maite zaitugu.
Algortako herritar talde batek deitu du gaurko kontzentrazioa eta aurreko adierazpena plazaratu dute.