Irakasle bi horien kontrako prebarikazio akusazioak baino ez zuen egin aurrera, nahiz eta bi irakasleok ez zuten erantzukizunik bi ikasle deportatuen matrikula eta ebaluazio prozesuetan.
Euskal Herriko Unibertsitateak, Gobernu Kontseiluaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren bidez, behin eta berriro adierazi du bi irakasleak beren eginkizunak betetzera mugatu zirela eta talde horretako ikasleek zerbitzu publikoaren bidez goi mailako hezkuntza izateko eskubidea bermatzeko egin zutela lan, erakundearen beraren jardunaren barruan. Bestalde, elkartasuna adierazteko mugimendu zabala sortu zen, unibertsitateko irakasleek bultzatua, eta 1.100 sinaduratik gora bildu zituzten inputatuen alde agertzeko. Sinatutako adierazpen horretan adierazten zen, besteak beste, inputatutako bi irakasle horien egoera berean egon zitekeela EHUko beste edozein irakasle, zergatik eta bere eginkizunak betetzeagatik.
Euskal Herriko Unibertsitateak berriro ere adierazi nahi du guztiz pozgarria dela epaia, jasota uzten baitu irakasle biek zuzen jokatu dutela irakasle legez duten lana betetzen, eta unibertsitatea bera ere zuzen aritu dela.
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)