Sopelan,
Asu eta Bareñoko sektoreetan kooperatiba erregimenpean egingo diren babes ofizialeko 90 etxebizitzetarako izena eman dutenen zerrendak jendaurrean izango dira gaurtik martxoaren 26ra arte, udaletxeko atarian eskatzailearen DNI zenbakia eta hurrenkera zenbakia agertuko delarik, udal iturriek jakinarazi dutenez. Horrez gain, bakoitzak bere datu pertsonalak ere egiaztatu ahal izango ditu aipatu egunotan, 17:30etik 19:30era, Kurtzio Kultur Etxean, etxebizitzen sustapenaren esleipena jaso duen Ganekogorta kooperatibak zerrendak kontsultatzeko jarriko duen pertsona baten laguntzarekin. Behin betiko zerrendetako hurrenkera zenbakia izango da kontuan izango dena ia-ia ziur apirilean egingo den zozketarako. Zozketaren eguna, tokia eta ordua, aurrerapen nahikorekin iragarriko da, udal arduradunek aipatu dutenez. Argazkian, Sopelako Udalak urbanizazio lanak abiatu zituen, 2008ko azaroan, Bareño eta Asu esparruetan / © Sopelako Udala.