Hainbat lagun kalera atera dira jada eskualdean 197/2006 doktrina indargabetzea exijitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 20a, 15:43

Berria.info agerkari digitalak zabaldu duenez, 09:30 aldera hasi da Ines del Rio preso politikoaren egoerari buruzko auzi saioa Europako Giza Eskubideen Auzitegiko sala handian, eta 11:15 inguruan amaitu. 2012ko uztailaren 12an Estrasburgoko auzitegiak giza eskubideen aurkakotzat jo zuen gatibu tafallarrari 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrina ezarri izana. Askatu beharrean, helegitea jarri zuen Espainiako Gobernuak. Del Riori buruz hartuko den erabakiak beste 73 euskal preso politikarengan eragina izango du, tartean Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarrarengan. Del Rioren abokatuek argudiatu dute 197/2006 dotrinaren bidez zigorrak atzeraeraginez aldatu direla, eta moldatu dutena "zigorra ezartzeko modua" dela adierazi du Espainiaren defentsak. Bitartean, mobilizazioak egiten ari dira Euskal Herri osoan Euskal Herrian doktrina horren derogazioa exijitzeko. Eskualdeari dagokionez, hamar lagun elkartu dira Itzubaltzetako Artatza-Romo institutu aurrean, 11:15ean; eta 30 gizon-emakume Algortako Telletxe plazan, 13:00etan, Eskumaldeko LABek deituta. Arratsaldean, 19:00etan, Sopelako udaletxeko plazan egingo dute elkarretaratzea. Eta 20:00etan, Algortako Telletxe plazan, Plentziako Pirulin eta Urdulizko geltoki ondoan. Azkenik, Itzubaltzeta / Romon manifestazioa egingo dute iluntzeko 8etan, Santa Eugenia plazatik abiatuta. Argazkian, Eskumaldeko LABek deitutako kontzentrazioa Algortako Telletxe plazan.

197/2006 doktrina salatzeko mobilizazioak Uribe Kostan



Amaia Izkoren adierazpenak, auzi saioaren ondoren (© Berria)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun