Algortara bazkaltzeko orduan helduko da Korrika, 14:12ak bueltan. Heldu orduko, Bilduk emango die lekukoa Getxoko udaleko langileei (2018 eta 2019 km), langileek ALBE Algortako bertsolarien elkarteari (2020 km), eta azken hauek Gazte Asanbladari (2021 km). Hurrengo kilometroa San Nikolas ikastolak egingo du; 50 urte beteko ditu aurten eta hori ospatzeko, lekukoa sortzaileetako batek eramateaz gain, ume guztiak aterako dituzte korrika egitera. Tartean Algortako Herrirak ere egingo du kilometro erdia Telletxetik, metro geltoki paretik, Amnistia tabernaraino, 14:22 inguruan. Hitzordua 13:45ean jarri dute Amnistia tabernan, guztia prestatu eta metro geltoki ingurura abiatzeko.
Sopelan, Barrikan, Plentzian, Gorlizen, eta Urdulizen bertako udalek hartu dute kilometroa (2036, 2038, 2040, 2048, eta 2054 km). Urdulizen, Leioako nesken futbol taldeko lagunek, ezkontzako opari legez, Korrikaren kilometroa erosi diete, lekukoa eraman dezaten, Irantzu taldekideari eta Gorka senarrari (2052 km).
Uribe Butroe eskualdean, Laukizen barrena sartu eta lekukoa eskuz esku ibiliko da.
Korrika igaro osteko hainbat ekitaldi:
Algorta
18:00 Dantza gidatuak, Telletxen.
18:00 Makillaje-tailerra eta haurrentzako jolasak, Zabala eskolan.
20:00 Maskarrada taldearekin elektro-poteoa, Ajuria tabernatik hasita.
Erandio
09:30 Herria apaintzea.
18:30 Aldatz erromeria, Astrabuduako Josu Murueta plazan.
21:00 Erandio Bekoan Xixili aurrean, Korrika otzararen zozketa.
21:30 Korrika afari akustikoa Kalezulo gaztetxean: Cloverwind, sustrai zeltarrak batzen dituen talde uribekostarra, doinu euskaldun eta irlandar tradizional hartutik.
Leioa
10:15 Korrika Txikia, Askartzan hasita.
13:00 Korrika Leioan. Metro geltokitik helduko da.
17:00 Umeentzako jolasak Euskal Etxeen plazan.
20:00 Kantu poteoa Xcareten hasita.
22:00 Kantu afaria Txomin Aresti eskolan.
Gorliz
22:00 Afaria jubilatuen tabernan.
Korrikaren ordutegiak Uribe Kosta eta Erandion:
Erandio (Altzaga) 12:15
Leioa 13:01
Erromo 13:33
Algorta 14:00
Berango 14:55
Sopela 15:16
Barrika 15:54
Plentzia 16:18
Gorliz 16:42
Urduliz 17:15