Gaur, asteartea, "
Ziztadak-Tabanos" dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia hartuko ditu, Gobela erreka bideratzeko lanak tarteko, denbora batez Itzubaltzeta gaztetxearen lekukoa hartu duen etxe merkeak. Iluntzeko 7etan jarri du hitzordua
Itzubaltzetako Gazte Asanbladak. "Filmak gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du, eta gure herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde", horren egileek diotenez. "Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Mugimendu hauen eta beste askoren protagonistek euren aldarrikapenen leku gogoangarrienetara itzuli dira bertatik mugimendu haiei buruz hitz egiteko eta indarkeria-ezaren balioaz eta indarraz hausnartzeko", azaldu dute. Argazkian, 2011ko irailaren 21ean, Ertzaintzak indarrez hustu zuen Kukutza III Bilboko Errekalde auzoko gaztetxea / © Bilboko Branka.