Bi gazte atxilotu dituzte labana eskuan Leioako lonja batean lapurtzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 26a, 18:54

Ertzaintzak 17 eta 19 urteko bi gizonezko atxilotu ditu gaur goizaldean, Leioako lonja batean zegoen bikote bati lapurtzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, gauerdian sartu dira gazte-lokalean aipatu bi lagunak, aurpegiak maskaraz estalita eta aiztoa zein labana eskuan, telebista ikusten ari ziren neska eta mutilari mehatxu eginez. Haien sakeleko telefonoaz eskuratu osteaz, ihesean joan dira. Lonjaren goiko pisuan zeuden hainbat lagun, ordea, ez dira ezertaz jabetu, gaizkileak joan arte. Polizia iturriek diotenez, ordu bete beranduago harrapatu dituzte ustezko gaizkileak Erandion, izerdi-patsetan itsasadarreko errepidetik oinez zihoazela. Lapurtutako sakeleko telefonoak aurkitu ei dizkiete. Ondorioz, atxilotu eta komisariara eraman dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun