Leioako alkate izandako Miguel Angel Ariño zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 27a, 11:42

Atzo, asteartea, hil egin zen, 65 urte zituela, 90eko hamarkadan Leioako alkate izandako Miguel Angel Ariño Bastida jelkidea. Gauzak horrela, doluminik zintzo eta beroenak adierazi dizkiete tokiko Udalbatzak, udal langileek eta EAJk familia eta lagun guztiei; baita EH Bildu koalizioak ere. Ariñori gaur emango diote azken agurra arratsaldeko 7etan Leioako San Joan Batailatzailearen elizan. Bitartean, hilbeila Santa Ana tanatorioan ipinita dago, Amaia etorbideko 2 zenbakian, Areetako osasun etxearen aurrean. Argazkian, Miguel Angel Ariño Bastida Leioako alkate ohia, eskuman, otsailaren 11n, Mari Carmen Urbieta udal agintari izendatu zutenean / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun