ETA: "Gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazio gunea desegina izan da"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko mar. 27a, 13:27

"Gatazkaren ondorioen konponbiderako ezarria zegoen elkarrizketa eta negoziazioa gunea" desegin egin dela jakinarazi du ETAk Naiz.info agerkari digitalera bidalitako agirian. Gune hori haustea "atzerapauso garbia" dela dio, eta "ondorio ezkorrak" izango dituela, "gatazkaren konponbidea zailtzen eta atzeratzen duen neurrian". Nolanahi ere, "behin betiko konponbidea eraikitzeko" lanean jarraituko duela dio, elkarrizketa agendaren barruan desarmeaz hitz egiteko prest dagoela, eta horretarako izendatutako ordezkaritza "aktibo" mantenduko duela. "Ez dugu zailtasunen aurrean etsiko, Euskal Herriak bakea eta askatasuna merezi eta behar duelako".

ETAk zabaldutako adierazpena (pdf)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun