Besteak beste, elikadura burujabetza, desobedientzia eta hondakinen kudeaketa tailerrak izango dira, praktikarekin kontzeptuak gehiago barneratzeko. Mahai-inguruetan eta hitzaldietan eztabaidarako aukera sortuko da. Esaterako, jai ereduari, Ipar Euskal Herriko egoerari, gazte problematikari eta kulturgintzari buruzko solasaldiak izango dira. Kontzertuei dagokienez, musika estilo anitzeko atzerriko eta bertako taldeak gerturako dira Urduñara. Adibidez, The Toy Dolls, South Central, Matxura, Cobra, Sen, Willis Drummond eta Los Chikos del Maiz.
Gauero, umore kutsua izango duen telebista saioa egingo dutela iragarri dute, eta Topatu.info agerkari digitalean zintzilikatuko dute 20:00ak bueltan.
Nazioarteko hainbat gazte antolakundeen ordezkaritza izango du Gazte Danbadak. Bretainia, Palestina, Suedia, Irlanda, Kurdistan, Flandria eta Herrialde Katalanetako gazteak, besteak beste, gerturako dira Urduñara.
Ostiraletik astelehenera