Aste Santuan, martxoaren 28tik (osteguna) apirilaren 1era (astelehena) bitartean, ez da metroko gaueko zerbitzurik izango, ezta autobusezko zerbitzu osagarririk ere,
Metro Bilbao garraio konpainiak jakinarazi duenez. Horrenbestez, zerbitzuaren amaiera orduak honako hauek izango dira: Etxebarritik Plentziara bidean, 23:06an abiatuko da azken metroa; Basauritik Santurtzira, berriz, 22:57an. Azkenik, Plentziatik eta Santurtzitik irtenda, trenak 22:20an eta 22:31an amaituko dira, hurrenez hurren. Bestalde, Pazko Astean, apirilaren 2tik 5era, 07:30etik 09:30era, Etxebarri eta Bidezabal arteko maiztasuna bi norabideetan, 6 minutu eta 40 segundokoa izango da. Larrabasterrara 13 minutukoa eta Plentziara 20 minutukoa. Argibide gehiago nahi duten bezeroak geltokietako langileengana zuzendu ditu Metro Bilbaok. Izan ere, egun horietan, San Inazioko arreta bulegoa baino ez da zabalik egongo, 08:30etik 19:30era. Argazkian, metroko langile bat beharrean, bezeroak trenera sartzen diren bitartean, artxibo irudi batean. Argazkian, bidaiariak metro geltoki batean, artxiboko irudian.