Gaur hasiko dira Txorimalo gaztetxearen zazpigarren urteurrena ospatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 2a, 17:12

2006ko apirilaren 11an okupatu zuten Txorimalo gaztetxeak zazpi urte beteko ditu bi ostegun barri. Hori dela eta, larunbatera bitartean, ekitaldi ugari egingo dituzte Getxo aldeko zentro sozial autogestionatuan zein Algortako Telletxe plazan. Gaur arratsaldeko 6:30ean ospakizunaren hasiera ekitaldia egingo dute; traka, dantzak, bertsolariak, luncha eta bideo emanaldia izango direla. Asteazkenean, berriz, Indabadarako indaben landaketa eta agrolinpiadak egongo dira, besteak beste. Eta ostegunerako bertso afaria antolatu dute; aurretik umeentzako jolasak izango direla Telletzen, tartean "Vademekunn" zirku emanaldia. Ospakizunekin jarraituz, ostiralean, "Rosalinda sous le ciel" antzezlana izango da eta Mobidick kantautorea igoko da gaztetxeko agertokira. Azkenik, larunbateko egun handira helduta, Hamaiketan, Stupenda Jones eta DJ Prince Anaiak taldeek joko dute bertan; aurretik tortilla txapelketa eta harri bazkaria izango direla; baita dantza plaza ere. Larunbateko egun osorako txartelak Amnistia eta Abian tabernetan zein Eztabaida gune antiautoritarioan egongo dira salgai, 8 eurotan. Bertso afarirako ticketak, berriz, 10 eurotan izango dira hiru toki horietan, bihar arte. Argazkian, gaur piztuko dute urteurreneko hasiera traka.

Apirilak 2, asteartea

18:30 Hasierako ekitaldia (dantzariak, bertsolariak, traka).
19:00 Luncha.
20:00 Bideo emanaldia.

Apirilak 3, asteazkena

10:00 Indabadarako indaben landaketa.
18:00 Agrolinpiadak.
20:00 Film laburrak.

Apirilak 4, osteguna
Umeentzako eguna

11:00 Umeentzako tailerrak Telletxen.
18:30 "Vademekunn" (zirku emanaldia) Telletxen.
21:00 Bertso-afaria: Miren Amuriza, Jone Uria eta Itxaso Paya. Sarrerak salgai Eztabaida Gunean zein Amnistia eta Abian tabernetan, 10 eurotan. Apirilaren 3a izango da txartelak eskuratzeko azken eguna.

Apirilak 5, ostirala

20:30 "Rosalinda sous le ciel" antzerkia. 21:30 Mobidick kantautorea.

Apirilak 6, larunbata

11:00 Tortilla txapelketa.
15:00 Bazkaria (5 euro). Argazkia.
17:00 Dantza plaza (dantza gidatuak).
20:30 Kontzertuak (5 euro): Hamaiketan, Stupenda Jones eta gero gaupasa DJ Prince Anaiekin.
Egun osorako txartela 8 eurotan salgai Eztabaidan, Amnistian eta Abianen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun