Gizonezko bat atxilotu dute Getxo udalerrian bikotekide ohia jazarri izana egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 3a, 19:54

Bere bikotekide ohiak salaketa aurkeztu ostean, Getxo udalerriko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak joan den ostiralean, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, ondokoak salatu zituen emakumeak: batetik, behin baino gehiagotan lanetik ateratzean harrapatu ziola gizonezkoak, irainak botaz eta bere ibilgailuan sartzea oztopatuz. Bestetik, kotxearekin jarraitzen omen zion talka egiteko imintzioak eginez; eta telefono dei zein mezu iraingarriak egiten ei zizkion. Hori dela eta, 28 urteko gizonezkoaren etxera joan ziren ostiralean ertzainak, bera atxilotzera. Argazkian, María Montserrat Marigó antsoaindarraren erailketa salatzeko kontzentrazioa otsailaren hasieran Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun