Saioa Sanchez preso politiko berangoztarra epaitzen hasi dira Parisen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 3a, 20:15

Parisko Justizia Auzitegian zazpi euskal herritarren aurkako epaiketa hasiko zen atzo, 2007ko abenduaren 1an Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilen heriotzarekin zerikusia izatea leporatuta. Auziperatuen artean dago Saioa Sanchez Iturregi euskal preso politikoa. Berangoko gatibua 2007ko abenduren 5ean atxilotu zuten Chateauneuf de Randon herrian (Lozere, Frantzia), Asier Bengoa gasteiztarrarekin batera, ETAko kideak zirelakoan. Epaituko dituzten beste lagunak dira Mikel Karrera, Garikoitz Aspiazu, Eider Uruburu, Ibon Goieaskoetxea eta Iratxe Sorzabal. Lehen hirurei bi guardia zibilak hiltzea leporatzen diete. Epaiketak lau astez luzatuko da, albiste agentzia ezberdinen arabera. Argazkian, Saioa Sanchez preso berangoztarraren irudia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun