Urtero bezala, Areetan egoitza duen
Sener eta Barakaldoko Precicast armagintza enpresetara egingo du bizikleta ibilaldia larunbat honetan, apirilak 6, Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, Kem-Moc eta Komite Internazionalista elkarteek. Seigarren edizioa da aurtengoa. Bilbotik, foru jauregi paretik aterako dira goizeko 11etan, Prescicastetik pasa eta Senerren parean amaituko dute, biak ere industria militarrarekin lotutako lantegiak direla salatzeko. Besteak beste, antolatzaileek Israelgo armadarekin elkarlanean aritzea egotzi diote Senerri: "2001 urtetik hona, Israelgo Rafael armagintza enpresarekin batera, IHU unitateen fabrikazio eta garapenean parte hartzen du, Reccelite errekonozimenduko 'pods' oinarrizko osagaia egiteko ezinbestekoak. Sentsore hauek bonbardatuko den helburua kokatzeko eta ardazteko erabiltzen dira". Argazkian, aurreko bizikleta martxa bat / © Kakitzat.