Hainbat ikastegitan Espainiako bandera jartzeko agindu dio Carlos Urquijo Madrilgo gobernuaren delegatuak
Euskal Herriko Unibertsitateari (EHU): hurrenez hurren, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoan, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan. Ikusita ordezkariak plazaratu egin duela errekerimendu hori, erakunde akademikoak ezagutzera eman zuen atzo bere erantzuna: "Unibertsitateko idazkari nagusiak gutun bat bidali dio errekerimendua jarri duenari, esanez aipatutako arloa arautzen duen 39/1981 Legeak xedatzen duela noiz jarri behar den haizetara Espainiako bandera administrazioaren eraikinetan. Unibertsitateak, bada, jakinarazi dio Estatuko Gobernuaren ordezkariari erakunde akademiko honi ezin zaiola aplikatu legea, unibertsitatearen izaera juridikoa ez baita aipatutako legean adierazitako administrazioena". Argazkian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea, artxiboko irudian.