Xabier Galdeano gogoratuko dute ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 3a, 21:24

Joan zen larunbatean, martxoak 30, izan ziren 28 urte, "GALen mertzenarioek" Xabier Galdeano Donibane Lohizunen hil zutenetik. Gauzak horrela, ostiral honetan, apirilak 5, ekitaldia izango da Algortan erailketa hura gogoratzeko. Hitzordua iluntzeko 8:30ean jarri du Telletxe plazan Algorta-Getxoko Ezker Abertzaleak, algortarrari eta bere sendiari omenaldi xumea egiteko. Galdeano "Egin" egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria izan zen. GALek hil zuen, tiroz, Donibane Lohitzuneko Urdazuri auzoan, bere etxetik gertu, egunkarira manifestazio bati buruzko kronika eta argazkiak bidaltzera zihoala. Argazkian, Xabier Galdeano gogoratzeko pankarta aurreko omenaldi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun