Atzoko udal batzarrean 197/2006 edo Parot ezizenez ezaguna den dotrinaren kontrako urgentziazko mozioa aurkeztu zuen
Urdulizko Bilduk. Javier Bilbao EAJko alkateak horri emandako erantzuna "gogor" gaitzetsi du
Urdulizko Herrira bilguneak. Preso eta iheslari politikoen aldeko eragileak salatu duenez, 197/2006 doktrinaren mozioa "ez zela garrantzitsua" eta "ez zuela apirilaren 2ko ohiko udalbatzarreko gai ordenean sartuko" esan zuen udal agintari jelkideak. Horren aurrean, "euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespeneko espetxe politikari bukaera emateko, 197/2006 doktrina indargabetzea ezinbestekoa" dela aldarrikatu du Urdulizko Herrirak. "Zoritxarrez, badirudi batzuei ez zaiela konponbidearen aldeko pausurik ematea interesatzen, haiek sortu zutena mantenduz eta euskal jendartearen sufrimendua luzatuz. Noiz arte?", aurpegiratu diote EAJri. Argazkian, Iñaki Gonzalo Casal "Kitxu" itzubaltzetarra da egun 197/2006 doktrina ezarrita daukan eskualdeko preso bakarra / cc-by Algortako Herrira.