Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dagoen Olinpiadaren finalean, lehen faseetako irabazle suertatu diren 77 ikasleek zein iazko 5 irabazleek hartuko dute parte. 9:30etik 13:00etara, problemen lehen saioa egingo dute, eta larunbatean, ordutegi berean, bigarrena. Bi egun horietan, parte hartzaileek hainbat problema ebatzi beharko dituzte arrazoibideak erabiliaz; hain zuzen ere, kalkulu mekanikoak egin baino gehiago, beraien ezagutza matematikoak era burutsu eta originalean aplikatu beharko dituzte.
Behin froga guztiak bukatuta, urrezko 6 domina, zilarrezko 12 eta brontzezko 18 banatuko dira. Sarien banaketa ekitaldia EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoan burutuko da larunbatean, hilak 6, 19:00etan. Azken fase horretako lehen sei sailkatuek, urrezko sei dominen irabazleek, alegia, uztailaren 18tik 28ra bitartean Kolonbiako Santa Martan egingo den 54. Nazioarteko Matematika Olinpiadan parte hartuko duen talde olinpikoa osatuko dute, eta irailean Panaman egingo den 28. Iberoamerikako Matematika Olinpiadan parte hartzeko hautagai izango dira.