Auto gidari bana zauritu da goizean Lemoizen eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2013ko api. 4a, 19:17

Gizonezko bat zauritu da gaur goizean Lemoizen bere autoa BI-2153 errepidetik irten ondoren, Andraka mendatera bidean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Istripua goizeko 7:20 aldera gertatu da, oraindik argitutu gabe dauden arrazoiengatik Opel Astra bat errepidetik irten denean. Ezbeharraren ondorioz, autoaren gidaria, 54 urteko gizonezkoa, Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, zenbait kolpe arinekin. Bestalde, Erandio parean ere pertsona bat zauritu, Txorierriko errepidetik Kantabriara bidean zihoala galtzadatik atera ondoren, Segurtasun Sailak zabaldu duenez. Istripua goizeko 10etan gertatu da eta auto pilaketak izan dira. Argazkian, Artatza auzoan izandako auto istripu bat, artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun