Bizkaiko Medicus Mundi elkarteak "Nire gorputza, nire sexualitatea" bertso-paper lehiaketa burutu du Getxo udalerrian;
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) eta
Egizu Getxo Euskaldun! elkarteak lagunduta, eta Udalaren diru-laguntzaz. Aipatu ekimenak Euskal Herrian zein Hegoaldeko herrialdetan emakumeek gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez erabakitzeko duten eskubidearekiko errespetua aldarrikatzea du helburu. Bertsoak martxoaren 17ra aurkezteko aukera egon da. Bada, lehiaketari amaiera emateko, apirilaren 12an bertso-afaria egingo dute Algortako San Nikolas ikastolan. Sorpresaz beteriko ekitaldian, sari-banaketa egingo dute eta Oihana Bartra zein Ekaitza Larrazabal “Katxo” bertsolariek abestuko dute. Horrenbestez, bertso-afarirako txartelak 4 eurotan salgai daude jada
Getxo udalerriko euskaltegietan zein ALBEko kideei eskatuta. Argazkian, Itxaso Paya Ruiz bertsolaria Balmasedan burututako
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan / cc-by-nc-nd Bizkaiko Bertsozale Elkartea - UKBERRI.NET.