Iñigo Cabacas "Pitu" gogoratzeko ekitaldiak
Gaur, ostirala
• 19:00etan: Omenaldia, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean, Cabacasek pilotakada jaso zuen lekuan.
Apirilak 9, asteartea
• 19:00etan: Kafe Antzokian, dokumentalaren aurkezpena eta ekitaldia, heriotzaren urteurrenean.
Apirilak 10, asteazkena
• 19:00etan: Hika-Ateneoan, Cesar Manzanos Salhaketako kidearen hitzaldia.
Apirilak 11, osteguna
• 19:00etan: Hika-Ateneoan, mahai ingurua polizia ereduari buruz, Paul Rios Lokarriko kide algortarra, Joseba Nafarrate abokatu eta Xuban Nafarrateren aita, Carles Guillot Stop Bales de Goma taldeko kidea eta ELA sindikatuko Ertzaintza ataleko kide batekin.
Apirilak 13, larunbata
• 18:00etan: Manifestazioa Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatuta (Kale Nagusia, 85), eta Bilboko justizia jauregiraino.
Urtebete da Iñigo Cabacas Lizeranzu 28 urteko gaztea Ertzaintzaren pilotakada batek jo zuela, Bilbon, Athletic-Schalke 04 futbol partidaren ondoren. Handik lau egunetara hil egin zen Basauriko mutila. Bada, gaurkoan, Gervasio Gabirondo Ertzaintzako zuzendariak esan du "inork ez zuela egindako mina egiteko asmorik"; eta berretsi du Ertzaintzak ez duela barne ikerketarik hasiko. Hitz horiek kontuan hartuta,