Gotzon Fano Erandioko lehenengo alkatea izandakoa hil egin da

Atzo, osteguna, eman zioten azken agurra Altzagako San Agustin elizan, 1982an Bilbotik banandu ostean, Erandioko lehenengo alkatea izan zen Gotzon Fano Orayen jaunari. Asteazkenean hil zen 74 urte zituela. Txorierriko EAJk adierazi duenez, Fano Erandio Bilbotik banatzeko batzordean parte hartu zuen eta, frankismo garaian, "jelkideen artean nabarmendu zen". "Egungo Erandioren oinarriak jarri zituen. Besteak beste, Astrabudua eta Altzagan kiroldegian jarri zituen, Josu Murueta plaza egin eta egungo udaletxea berreraikitzea lortu zuen", adierazi dutenez. Argazkia: © Txorierriko EAJ.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun